Map Graph

Xoldoko gaina

Euskal Herriko mendia

Xoldoko gaina, Lapurdi probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Mendi apala da, iratze eta otadiz jantzia, gain zabalekoa. Bidasoa aldekoa du isurialde zakarrena eta Biriatu aldera luzatzen den harri-gorrizko gandor luzeak atontzen du alde hartako ikuspegia. Manttale eta bien artean urtegi txiki bat dago, hesiz inguratua. Markatutako hainbat ibilbidek zeharkatzen dituzte bere isurialdeak, GR10a horietako bat, Biriatura jaisteko. Historiaurreko hilarri ugari aurkitu da bere IEko hegietan.

Read article